IBILGAILU AUTOMOBILEN ELEKTROMEKANIKAKO TEKNIKARIA
(Erdi-mailako zikloa)
Garraioko eta ibilgailuen mantentze-lanak arloa
GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK lanbide-arloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.
86.07 %
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
- Motorrak.
- Motorraren sistema osagarriak.
- Fluido-zirkuituak. Esekidura eta zuzendaritza.
- Transmisio- eta balaztatze-sistemak.
- Karga- eta abio-sistemak.
- Ibilgailuaren zirkuitu elektriko osagarriak.
- Segurtasun- eta erosotasun-sistemak.
- Oinarrizko mekanizazioa.
- Ingeles teknikoa.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean:
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Lan egin dezakezu:
Ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorea, zehazki automobilen, motozikleten eta ibilgailu astunen azpisektoreak.
Lanbide eta lanpostu hauetan:
- Ibilgailuen elektronizista.
- Automozioko mantentze- eta konponketa-lanetako argiketari elektronikoa.
- Automobilen mekanikaria.
- Automobilen argiketaria.
- Automobilen elektromekanikaria.
- Automobilen eta motozikleten motorren eta horien sistema osagarrien mekanikaria.
- Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
- Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
- Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
- Ibilgailuen azterketa teknikoko operarioa.
- Ibilgailuetako osagarrien instalatzailea.
- Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea.
- Motozikleten elektromekanikaria.
- Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.