Kalitate

IKUSPEGIA

BIDEBIETA LHIIk helburu hauek ditu:

Aldaketen aurrean egokitzeko eta berrritzeko gaitasuna duen zentroa izatea, pertsonetan eta haien parte hartzean oinarritua, pertsona gaituak prestatzeko eta interes taldeen itxaropenei erantzuteko etengabeko elkarreragineko prozesu batean.

BALIOAK

Gure erakundeak egokitzat jotzen dituen balioak hauek dira:

  • Moldagarritasuna: une bakoitzeko egoerei erantzutea, ekimenez eta etengabeko hobekuntza prozesu batean berrituz.
  • Berdintasuna: aniztasuna errespetatzea esparru guztietan, inklusiotik abiatuta.
  • Gizarte konpromisoa: Gure inguruko gizarte eragileekiko konpromisoa
  • Iraunkortasuna: baliabideen optimizazioa eta ingurumenerarekiko errespetua.
  • Lankidetza: Talde lanaren eta pertsonen parte hartzearen alde eginez.

KUDEAKETAKO POLITIKA INTEGRATUA

Bidebieta LHIIk Kudeaketa Sistema Integratuaren politika inplementatzen du, bere Plan Estrategikoaren Misioarekin eta jarduera-ildoekin bat etorriz, eta bere Ikkuspegia lortzera eta interes taldeak ahalik eta gehien gogobetetzera bideratua.

Kalitatearen (ISO 9001), Ingurumenaren (ISO 14001) eta Lan Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa Sistema Integratuaren (PKS) politika nonen bidez, gure bezero, langile eta alderdi interesdun guztien konpromisoa hartzen dugu, gure PKSaren eraginkortasuna mantentzeko eta hobetzeko, inguremenaren babesean lan egiteko, gure Gizarte Erantzunkizuna betetzeko eta gure erakundea osatzen duten pertsona guztientzako lan baldintza seguru eta osasungarriak bermatzeko.

Horretarako, Bidebieta LHIIko Zuzendaritzak lidergoa hartzen dugu eta, erakundeko gainerako pertsonekin batera, PKSaren baldintzak eta gure jarduerari aplika dakizkiokeen legezko baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dugu, eta etengabeko hobekuntza prozesuari gure laguntza irmoa ematen diogula adierazten dugu, interes talde guztien gogobetetasuna lortzeko bitarteko gisa.

Konpromiso hori honako printzipio hauen gainean egituratzen da:

  • Talde lana, informazioa, parte hartzea eta garapen pertsonala PKSa sendotzeko eta etengabe hobetzeko bitarteko gisa, helburu komun batzuk lortzeko.
  • Alderdi interesdunen beharrak eta itxaropenak asetzea, aurrea hartuz eta inguruneko aldaketei erantzunez, zaintza teknologikoko sistematika garatuz eta sormena eta berrikuntza erraztuko duten espazioak sortuz.
    Iraunkortasunari laguntzea, gure ingurumen inpaktua minimizatzen lagunduko duten ekintzak ezarriz, kutsadura prebenituz.
  • Baliabideak, ekipoak eta lan baldintza erosoak eta segurtasun hendienekoak bermatzea zentroan edozein motatako jarduerak egiten dituzte pertsona guztientzat.
  • Euskararen erabilera normalizatzea, zerbitzuak hizkuntza horretan ematen laguntzea eta hura garatzeko eta ezartzeko ekimen guztietan parte hartzea.
  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa sustatzea, lan eremuan zein prestakuntzan bermatuz.

ZIURTAGIRIAK:

 

 

 

To top