Inicio / Erdi maila / Instalazio elektrikoak eta automatikoak

Instalazio elektriko eta automatikoetako titulua

(Erdi-mailako -zikloa)
Elektrizitatea eta elektronika arloa

INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOEN enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.

87.72 %

Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira

“Ethazin dagoen zikloa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia berriak”
ETHAZI metodologia

Iraupen: 2000h
- Lehen urtea: 990h
- Bigarren urtea: 1010h

* Posibilidad de cursarlo en 3 años

Modelo: A - D (Diurno) | A (Nocturno)

Txanda: Diurno y Nocturno

Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:

  • Automatismo industrialak.
  • Elektronika.
  • Elektroteknia.
  • Barruko instalazio elektrikoak.
  • Banaketa-instalazioak.
  • Telekomunikazio-azpiegitura komunak etxebizitzetan eta eraikinetan.
  • Instalazio domotikoak.
  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoak.
  • Makina elektrikoak.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
  • Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
  • Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
  • Modulu arteko proiektua
  • Aukerakoa

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
  • Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
  • Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Nire ikasketak amaitzean,

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Lan egin dezakezu:

Eraikinetan, makina elektrikoetan, sistema automatizatuetan, behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta sistema domotikoetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzean eta mantentzean.

  • Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea/mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
To top