Karrozeriako teknikari titulua
(Erdi-mailako prestakuntza-zikloa)
Garraio eta ibilgailuen mantentze lanak arloa
GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK Lanbide-arloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
“Ethazin dagoen zikloa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia berriak”
ETHAZI metodologia
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Elementu mugigarriak.
- Elementu metalikoak eta sintetikoak.
- Elementu finkoak.
- Gainazalak prestatzea.
- Ibilgailuaren egiturazko elementuak.
- Gainazalak txukuntzea.
- Oinarrizko mekanizazioa.
- Ingeles profesionala.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Lan egin dezakezu:
Ibilgailuen konponketako eta eraikuntzako industrien karrozeria-arloan, txapa-lanak eta karrozerien transformazioak egiten dituzten beste produkzio-sektore batzuetan, ibilgailu astunen arloan, eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzeko arloan.
- Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren karrozeria konpontzeko txapista.
- Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
- Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren karrozeria-pintatzailea.