Inicio / Erdi maila / Makineriaren Elektromekanika

Makineriaren Elektromekanikako teknikari titulua

(Erdi-mailako zikloa)
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanaka arloa

GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK lanbide-arloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.

86.07 %

Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira

Iraupen: 2000h
- Lehen urtea: 990
- Bigarren urtea: 1010

Modelo: A - B+ - D

Txanda: Diurno

Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:

  • Motorrak.
  • Diesel motorraren sistema osagarriak.
  • Esekidura- eta gidatze-sistemak.
  • Indar- eta gelditze-sistemak.
  • Tresneriari eta lanabesei eragiteko sistemak.
  • Tresneria eta lanabesak.
  • Karga- eta abio-sistemak.
  • Zirkuitu elektrikoak, elektronikoak eta erosotasunekoak.
  • Oinarrizko mekanizazioa.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
  • Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
  • Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
  • Modulu arteko proiektua
  • Aukerakoa

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
  • Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
  • Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Nire ikasketak amaitzean,

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

lan egin dezakezu:

  • Nekazaritzako makineriaren elektromekanikaria.
  • Erauzpen-industrietako makinen elektromekanikaria.
  • Eraikuntzako eta obra zibileko makinen elektromekanikaria.
  • Diesel injekzio-tresneriaren elektromekanikari doitzailea.
  • Nekazaritzako eta industriako makineriaren egiaztatzailea.
  • Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
  • Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
  • Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
  • Osagarrien instalatzailea.
  • Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.

Profesional honek ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean dihardu, zehazki, nekazaritzako, erauzpen-industrietako, eraikuntzako eta obra zibileko makineriaren azpisektoreetan.

To top