Teknikari espezialista ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze lanetan
Erdi Mailako zikloa
Garraio eta ibilgailuen mantentze lanak arloa
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
Modelo: A (Castellano)
Txanda: Diurno
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Segurtasuna ibilgailu hibrido eta elektrikoetan.
- Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen propultsio-sistemak
- Goi-tentsioko sistemak, bateriak eta karga.
- Indarren transmisioa eta kudeaketa termikoa.
- Lantokiko prestakuntza.
Espezializazio-ikastaro hau egiteko, honako titulazio hauetakoren bat eduki beharko da:
- Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.
- Makineriaren elektromekanikako teknikaria.
- Trenetako gurpildun materialaren mantentze-lanetako teknikaria.
Hala ere, plazarik badago, plazen % 20ra arte onartu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak, lehentasun-ordenaren arabera zerrendatuta:
- Lanbide-heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, kasuan kasuko espezializazio-ikastaroan sartzeko titulua ez duten pertsonak, baldin eta ikastaro horri lotutako lanbide-arloan esperientzia dutela egiaztatzen badute.
- Dagokion espezializazio-ikastaroan sartzeko ez den Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzen dituzten pertsonak.
- Lanbide Heziketako teknikari-titulurik ez duten pertsonak, espezializazio-ikastaroa arrakastaz egiteko gaitasuna bermatzen duten aurretiazko ezagutzak egiaztatu ahal dituztenak. Kasu horretan, pertsona horiek espezializazio-ikastaroa egin ahal izango dute, eta probetxuzko gauzatze-ziurtagiri akademiko bat lortuko dute, espezialistaren titulua ordeztuko duena. Titulu hori ezin izango da lortu aldez aurretik Lanbide Heziketako teknikariaren titulaziorik izan gabe.
Honela lan egitea:
- Ibilgailu elektrikoak mantentzeko teknikaria
- Ibilgailu hibridoak mantentzeko teknikaria
- Ibilgailuen osagarriak instalatzeko teknikaria
- Ordezko piezen eta diagnosi-ekipoen saltzailea / banatzailea
- Ibilgailuak fabrikatzeko enpresetako muntaketa-teknikaria
- Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak konpontzeko teknikaria
- Transmisio- eta balazta-sistemak konpontzeko teknikaria
- Direkzio- eta esekidura-sistemak konpontzeko teknikaria
- Sistema elektrikoak eta karga-sistemak konpontzeko teknikaria
- Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea
Espezializazio-ikastaro hau gainditu eta horren ziurtagiria lortu duten ikasleek aukera izango dute ibilgailu hibrido eta elektrikoen sektorean eta automobilgintzaren azpisektorean jarduteko.