Automatizazio eta robotika industrialeko goi-mailako teknikariaren titulua
(Goi-mailako zikloa)
Elektrizitate eta eletronika arloa
Automatizazioko eta robotikako goi-mailako zikloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko Bi Urteko Txostenaren arabera
92.88 %
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.
- Sistema sekuentzial programagarriak.
- Neurketa- eta erregulazio-sistemak.
- Potentzia-sistemak.
- Dokumentazio teknikoa.
- Industria-informatika.
- Sistema programagarri aurreratuak.
- Robotika industriala.
- Industria-komunikazioak.
- Automatizazio industrialeko sistemak integratzea.
- Ingeles teknikoa.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egin dezakezu:
- Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
- Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
- Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
- Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
- Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
- Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
- Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
- Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.
Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.