Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako teknikariaren titulua
Administrazioa eta kudeaketa arloa
ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA lanbide-arloko enplegagarritasun-indizea:, Confebasken 2022ko azaroko biurteko Txostenaren arabera.
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
- Atzerriko bigarren hizkuntza SLE UC
- Enpresa-protokoloa
- Enpresa-ekitaldiak antolatzea
- Informazioaren kudeaketa aurreratua
- Enplegagarritasunerako ibilbidea II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Ziklo honetako bigarren kurtsoan sartzeko, honako aukera hauetakoren bat ikasi eta gainditu behar da:
- Zuzendaritzari laguntzeko zikloaren lehen ikasturtea
- Administrazio eta finantzetako lehen maila edo ziklo osoa
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egin dezakezu:
Zuzendaritzako laguntzailea.
- Laguntzaile pertsonala.
- Zuzendaritzako idazkaria.
- Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
- Laguntzaile juridikoa.
- Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
- Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.
Profesional honek zuzendari edo exekutibo baten edo batzuen ondoan edo lan-talde baten ondoan (sail, proiektu, talde eta abar baten ondoan) egingo du lan, gero eta internazionalizazio handiagoko testuinguru batean. Zeregin, batik bat, interpertsonala, antolamendukoa eta administratiboa du, eta gisa horretako profesionalak izan ditzaketen orotariko antolakundeetan egin dezake lan (estatuko enpresetan zein nazioartekoetan, elkarteetan, gobernu-agentzietan, sektore publikoko edo pribatuko entitateetan, bertakoetan zein nazioartekoetan).