Aurkezpena
Gure erronka, zure etorkizuna
CIFP Bidebieta LHII Basauriko herrian dago kokatua, Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, alegia. 1967an sortu zen inguruko industriaren eskariari erantzuteko, eta bere lehen izena “Industri Ofizialtzako eta Maisutzako Eskola” izan zen. Harrezkero, ikastetxearen ibilbidea Lanbide Heziketari eta honek azken bost hamarkadetan izan duen bilakaerari lotuta egon da.
CIFP Bidebieta LHII-an Lanbide Heziketako goi eta erdi mailako Heziketa Zikloak ematen dira, eguneko eta gaueko erregimenean, eta baita langileei eta langabeei zuzendutako Enplegurako Prestakuntza ere. Izan ere, kalitateko irakaskuntzaren aldeko apustua egin du, eta heziketa eta lan-munduaren harremana indartu nahi du.
Ikastetxeak 2002tik ISO 9001 ziurtagiria du, eta Heziketa Zikloen ikasketentzako eta Enplegurako Prestakuntzarako AENORek emandako UNE-EN ISO 9001:2008 delakoaren bidez ziurtatuta dago. 2006an, kanpo-ebaluazio bat egin ondoren EFQM bikaintasunerako eredua jarraituz, EUSKALITek “zilarrezko Q” bereizgarria eman zion. Gainera, 2003ko deialdian, Hezkuntza Ministerioak Kalitatearen nazioko sariaren Ohorezko Aipamena eman zion. 2011n, Ikastetxeak EKOSKAN ziurtagiria jaso zuen; eta 2015ean, Ingurumena Kudeatzeko ISO 14.001Sistema Integratuaren ziurtagiria. Horregatik, ingurune-portaeraren hobekuntza kudeatzen dugu, hondakinak, isuriak eta emisioak murriztu nahian, eta baita, baliabideak, lehengaiak, ura eta energiaren erabilera kontrolatzeko ere.
CIFP Bidebieta LHIIa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Saiburuordetzaren menpe dago, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin, beste hainbat Erakundeekin eta inguruko enpresekin elkarlanean aritzen da.