Mekanizazioko teknikari titulua
(Erdi-mailako zikloa)
Fabrikazio mekanikoko arloa
MEKANIZAZIOren enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko Txostenaren arabera.
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
“Ethazin dagoen zikloa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia berriak”
ETHAZI metodologia
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
- Mekanizazio-prozesuak.
- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa.
- Urradura, elektrohigadura, ebaketa, konformazio eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa.
- Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa.
- Sistema automatizatuak.
- Metrologia eta saiakuntzak.
- Interpretazio grafikoa.
- Ingeles teknikoa
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Lan egin dezakezu:
Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
- Makina-erreminten langile doitzailea.
- Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
- Metalak lantzeko makinen eragilea.
- Makina-erreminten eragilea.
- Industria-roboten eragilea.
- Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
- Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.