Inicio / Espezializazio ikastaroak / Elkarlaneko robotikaren gaineko espezializazio-ikastaroa (Goi Maila)

Robotika Kolaboratiboko Lanbide Heziketako masterra

(Goi-mailako zikloa)

Elektrizitatea eta elektronika arloa

Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira

Iraupen: 400h
- Lehen urtea: 400h
- Bigarren urtea: -

Modelo: D

Txanda: Diurno

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Elkarlaneko robotika.
  • Konfigurazioa eta programazioa.
  • Robot mugikor autonomoak.
  • Segurtasuna eta mantentze-lana.

Espezializazio-ikastaro hau egiteko, honako titulazio hauetakoren bat eduki beharko da:

  • Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria
  • Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako Goi-mailako Teknikaria
  • Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
  • Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria
  • Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria
  • Elektromedikuntza Klinikoko Goi-mailako Teknikaria

Hala ere, plazarik badago, plazen % 20ra arte onartu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak, lehentasun-ordenaren arabera zerrendatuta:

  1. Lanbide-heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, kasuan kasuko espezializazio-ikastaroan sartzeko titulua ez duten pertsonak, baldin eta ikastaro horri lotutako lanbide-arloan esperientzia dutela egiaztatzen badute.
  2. Dagokion espezializazio-ikastaroan sartzeko ez den Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzen dituzten pertsonak.
  3. Lanbide Heziketako teknikari-titulurik ez duten pertsonak, espezializazio-ikastaroa arrakastaz egiteko gaitasuna bermatzen duten aurretiazko ezagutzak egiaztatu ahal dituztenak. Kasu horretan, pertsona horiek espezializazio-ikastaroa egin ahal izango dute, eta probetxuzko gauzatze-ziurtagiri akademiko bat lortuko dute, espezialistaren titulua ordeztuko duena. Titulu hori ezin izango da lortu aldez aurretik Lanbide Heziketako teknikariaren titulaziorik izan gabe.

Honela lan egitea:

  • Elkarlaneko robotikako sistemen muntaketa ikuskatzeko taldeko burua.
  • Elkarlaneko robotikako sistemen mantentze-lana ikuskatzeko taldeko burua.
  • Elkarlaneko robotika-sistemen proiektugilea.
  • Elkarlaneko robotikaren sistemak martxan jartzeko teknikaria.
  • Elkarlaneko roboten programatzailea.

Ekoizpen-sektore guztietako enpresa publiko eta pribatuetan lan egitea, norbere kontura nahiz besteren kontura, elkarlaneko robotikarekin lotutako jarduerak diseinatu, garatu, muntatu, mantendu eta aholkatzeko arloetan.

To top