Ibilgailu Hibridoen eta Elektrikoen Sistemetako Mantentze eta Segurtasuneko Lanbide Heziketako Masterra
(Goi-mailako zikloa)
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak arloa
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
Modelo: D
Txanda: Diurno
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Segurtasuna tentsio handiko sistemak dituzten ibilgailuetan.
- Trakzio elektrikoa eta hibridoa ibilgailuetan.
- Tentsio handiko sistemak, biltegiratzea eta karga elektrikoa.
- Transmisio-sistemak, galga birsortzailea eta kontrol termikoa.
- Lantokiko prestakuntza.
Espezializazio-ikastaro hau egiteko, honako titulazio hauetakoren bat eduki beharko da:
- Automozioko Goi-mailako Teknikaria.
- Aireontzien Sistema Elektronikoak eta Abionikoak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
- Pistoi-Motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.
- Turbina-Motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.
Hala ere, plazarik badago, plazen % 20ra arte onartu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak, lehentasun-ordenaren arabera zerrendatuta:
- Lanbide-heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, kasuan kasuko espezializazio-ikastaroan sartzeko titulua ez duten pertsonak, baldin eta ikastaro horri lotutako lanbide-arloan esperientzia dutela egiaztatzen badute.
- Dagokion espezializazio-ikastaroan sartzeko ez den Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzen dituzten pertsonak.
- Lanbide Heziketako teknikari-titulurik ez duten pertsonak, espezializazio-ikastaroa arrakastaz egiteko gaitasuna bermatzen duten aurretiazko ezagutzak egiaztatu ahal dituztenak. Kasu horretan, pertsona horiek espezializazio-ikastaroa egin ahal izango dute, eta probetxuzko gauzatze-ziurtagiri akademiko bat lortuko dute, espezialistaren titulua ordeztuko duena. Titulu hori ezin izango da lortu aldez aurretik Lanbide Heziketako teknikariaren titulaziorik izan gabe.
Honela lan egitea:
- Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen mantentze-lanen arloko burua.
- Ibilgailuen mantentze-lanen arloko segurtasun-arduraduna.
- Ibilgailuen azterketa teknikoko arduraduna.
- Ibilgailuak hartzeko arduraduna.
- Ordezko piezen eta diagnosi-ekipoen arloko burua.
- Ibilgailuen peritu tasatzailea.
- Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako arduraduna.
- Ibilgailuekin lotutako ekipoen merkataritza-arloko arduraduna.
- Karrozeria arloko burua.
Espezializazio-ikastaro hori gainditu dutela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek ibilgailu hibridoen eta elektrikoen ekoizpenaren eta mantentze-lanen sektorean eta automobilen, itsas garraioaren eta aireko garraioaren azpisektoreetan jardun ahal izango dute. Enpresa-sektoreak:
- Ibilgailuak fabrikatzeko enpresak.
- Ibilgailuen mantentze-lanak egiteko enpresak.
- Ibilgailuen multzoen eta azpimultzoen saiakuntza-laborategiak.
- Ibilgailuen osagaiak fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresak.
- Ibilgailuak egiaztatzeko, diagnostikatzeko eta haien ordezko piezak egiteko ekipoak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta mantentzeko enpresak.
- Ibilgailuak alokatzeko ontzidien enpresa operadoreak. g) Ibilgailuen osagarriak instalatzeko enpresak.
- Zerbitzu publikoetarako ontzidiak dituzten enpresak, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko.
- Ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko enpresak.
- Ibilgailuen bateriak mantentzeko eta birziklatzeko enpresak.