Automozioko goi-mailako teknikariaren titulua
(Goi-mailako zikloa)
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak arloa
Garraioa eta ibilgailuen mantentzea lanbide-arloan enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko Txostenaren arabera.
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Sistema elektrikoak eta segurtasun- eta erosotasun-sistemak.
- Indarrak transmititzeko sistemak eta errodaje-trenak.
- Motor termikoak eta horien sistema osagarriak.
- Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak.
- Gainazalen tratamendua eta estaldura.
- Ibilgailuaren egiturak.
- Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika.
- Komunikazio- eta harreman-teknikak.
- Ingeles teknikoa.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egin dezakezu:
Ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean, erauzpe-industrietan, eraikuntzan eta herri-lanetan; ibilgailuen entsegu-laborategietan, ikuskapen teknikoko enpresetan, ibilgailuen egiaztapen, diagnosi eta ordezko piezen fabrikazio, salmenta eta merkaturatzeko sektorean, bidaiarien zein salgaien garraiorako ibilgailuen alokairu-flota duten enpresetan, eta aseguru-konpainietan.
- Elektromekanikaren arloko burua.
- Ibilgailu motordunen lantegiko burua.
- IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna.
- Ibilgailuen peritu tasatzailea.
- Ordezko piezen arloko arduraduna.
- Merkataritza-arloko arduraduna.
- Karrozeriaren arloko arduraduna: txapa eta pintura.