Instalazio elektriko eta automatikoetako titulua
(Erdi-mailako -zikloa)
Elektrizitatea eta elektronika arloa
INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOEN enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
“Ethazin dagoen zikloa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia berriak”
ETHAZI metodologia
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
- Automatismo industrialak.
- Elektronika.
- Elektroteknia.
- Barruko instalazio elektrikoak.
- Banaketa-instalazioak.
- Telekomunikazio-azpiegitura komunak etxebizitzetan eta eraikinetan.
- Instalazio domotikoak.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoak.
- Makina elektrikoak.
- Ingeles teknikoa.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Lan egin dezakezu:
Eraikinetan, makina elektrikoetan, sistema automatizatuetan, behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta sistema domotikoetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzean eta mantentzean.
- Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
- Eraikuntzako argiketaria.
- Industria-argiketaria.
- Mantentze-argiketaria.
- Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
- Antenen instalatzailea/mantentzailea.
- Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
- Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.