Inicio / Erdi maila / Karrozeriako teknikari

Karrozeriako teknikari titulua

(Erdi-mailako prestakuntza-zikloa)
Garraio eta ibilgailuen mantentze lanak arloa

GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK Lanbide-arloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.

86.07 %

Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira

“Ethazin dagoen zikloa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia berriak”
ETHAZI metodologia

Iraupen: 2000h
- Lehen urtea: 990
- Bigarren urtea: 1010

Modelo: A - B+ - D

Txanda: Diurno

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:

  • Elementu mugigarriak.
  • Elementu metalikoak eta sintetikoak.
  • Elementu finkoak.
  • Gainazalak prestatzea.
  • Ibilgailuaren egiturazko elementuak.
  • Gainazalak txukuntzea.
  • Oinarrizko mekanizazioa.
  • Ingeles profesionala.
  • Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
  • Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
  • Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
  • Modulu arteko proiektua
  • Aukerakoa

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
  • Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
  • Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Nire ikasketak amaitzean,

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Lan egin dezakezu:

Ibilgailuen konponketako eta eraikuntzako industrien karrozeria-arloan, txapa-lanak eta karrozerien transformazioak egiten dituzten beste produkzio-sektore batzuetan, ibilgailu astunen arloan, eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzeko arloan.

  • Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren karrozeria konpontzeko txapista.
  • Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
  • Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren karrozeria-pintatzailea.
To top