Makineriaren Elektromekanikako teknikari titulua
(Erdi-mailako zikloa)
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanaka arloa
GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK lanbide-arloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera.
86.07 %
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
- Motorrak.
- Diesel motorraren sistema osagarriak.
- Esekidura- eta gidatze-sistemak.
- Indar- eta gelditze-sistemak.
- Tresneriari eta lanabesei eragiteko sistemak.
- Tresneria eta lanabesak.
- Karga- eta abio-sistemak.
- Zirkuitu elektrikoak, elektronikoak eta erosotasunekoak.
- Oinarrizko mekanizazioa.
- Ingeles teknikoa.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
lan egin dezakezu:
- Nekazaritzako makineriaren elektromekanikaria.
- Erauzpen-industrietako makinen elektromekanikaria.
- Eraikuntzako eta obra zibileko makinen elektromekanikaria.
- Diesel injekzio-tresneriaren elektromekanikari doitzailea.
- Nekazaritzako eta industriako makineriaren egiaztatzailea.
- Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
- Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
- Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
- Osagarrien instalatzailea.
- Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.
Profesional honek ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean dihardu, zehazki, nekazaritzako, erauzpen-industrietako, eraikuntzako eta obra zibileko makineriaren azpisektoreetan.