Inicio / C Graduak / Fabrikazio mekanikoko makina-erreminten prestaketa eta programazioa

– Kodea: FME_C_002_4B.
Erlazionatutako Lanbide Heziketako titulua: Mekanizazioko teknikaria.
– Maila: 2.
– Iraupena: 612 ordu.

 

Lanbide-ziurtagiri honen konpetentzia orokorra da txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuak, konformazioa eta prozedura bereziak gauzatzea, makina-erremintak prestatuz eta programatuz, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.

 

Kontsultatu C graduei buruzko informazio osoa Ministerio de Educación, Formación Profesional y Deportes web orrian.

Iraupen:
- Lehen urtea:
- Bigarren urtea:

Modelo:

Txanda:

0001. Mekanizazio-prozesuak.
0002. Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa.
0005. Sistema automatizatuak.
1782. Laneko arriskuen prebentzioa.

Profesional honek txirbil-harroketa bidezko mekanizaziorako, txapa-ebaketarako eta -konformaziorako makinak edo sistemak prestatzen eta programatzen ditu, bai ohiko makinetan, bai CNCn; edozein enpresa edo erakunde pribatu edo publikotan, norberaren edo besteren kontura, produkzio-sektore guztietan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira:
– Metalak lantzeko makinetako langileak.
– Makina-erreminten operadoreak.
– Robot industrialen operadoreak.

To top