ESPAZIO BERRIA: ALBISTE ETA BERRIAK

Gogo handia genuen hau zuokin partekatzeko! Bidebietan etengabe pentsatzen ari gara nola hobetu eta gure komunitatetik gertuago egon. Hori dela eta, poz handiz jakinarazten dizuegu datorren irailetik aurrera espazio berri bat estreinatuko dugula gure webgunean.

Txoko berri hau gure eguneroko albiste, jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenak biltzera bideratuta egongo da. Leiho bizi bat izatea nahi dugu, non gure ikasleen talentua, ahalegina eta esperientziak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzuen, baita ikasturteko data eta deialdi nagusien berri izan ere.

Ezer ez galtzeko txoko perfektua izango da!

Guztioi uda oso zoriontsua eta merezitakoa igarotzea opa dizuegu! Gozatu, indarrak berritu eta irailera arte, betiko ilusioarekin itzuliko gara eta.

Laster arte!

To top