Aurrematrikula
2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketako zikloetan aurrematrikulatzeko epea:Plaza esleitzeko prozesuan parte hartzeko aurrematrikula egin behar da epearen barruan.
Ikasleek IKASGUNEAn erregistratuta egon beharko dute. Aurrematrikula egin ondoren, plataforma horretan egingo da onarpen-zerrenden jarraipena.
Onartutako ikasleek matrikula formalizatu beharko dute onarpenean adierazitako epearen barruan.
Onartutako ikasleek, onartu den epean matrikulatzen ez badira, esleitutako plaza eta beste edozein plaza galduko dituzte, eta aparteko aldian matrikulatu ahal izango dira, baldin eta plaza hutsak geratzen badira.
HEZKUNTZA ESKAINTZA 2026-2027 IKASTURTERAKO
2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketako zikloetan aurrematrikulatzeko epea:
2026ko maiatzaren 4tik 22ra
Lehenengo mailan matrikulatu nahi duten ikasle berriak
Aurrematrikula egin ahal da:
- online IKASGUNEA plataforman
- lehen aukerako ikastetxeko idazkaritzan (hitzordua eskatu: hitzordua eskatzeko esteka gure webgunean)
Aurrematrikula aurrez aurre egiten bada, interesdunak (ikasleak berak) egin beharko du, edo legezko tutoreak, ikasle adingabeen kasuan.
Bigarren mailan (edo gaueko hirugarren mailan) matrikulatu nahi duten ikasle berriak
Matrikula egin nahi duzun ikastetxeko idazkaritzara joan beharko du (hitzordua eskatu: hitzordua eskatzeko esteka gure webgunean)
Dokumentazioa aurkezteko epea ekainaren 28ra arte, dokumentazioa online edo aurrez aurre zentro batean aurkezten dutenentzat, eta 21era arte gainerakoentzat.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- NAN (originala eta kopia) (ikaslearen eta legezko tutorearen adingabeak)
- Ziklora sartzeko ikasketa-mailaren titulua (batez besteko nota agertzen dena) edo ziurtagiri/historiala akademikoa (jatorrizkoa eta kopia) (2015etik aurrera EAEn ikasketak egin dituzten ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik).
- Desgaitasunagatiko erreserba: Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria.
- Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolariarentzako erreserba: izaera hori ematen dion adierazpen ofiziala.
- Adin txikikoak familia-liburua (legezko tutorea)
Onarpen-zerrenden argitalpena IKASGUNEAren webgunean kontsultatu ahal izango da
Aurrematrikula maiatzaren 4tik 22ra.
Dokumentazioa ematea ekainaren 30ra arte online edo aurrez aurre. Gainerakoak ekainaren 19ra arte.
Onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea: uztailaren 6a
Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: uztailaren 9ko 12:00ak arte.
Onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 13.
MATRIKULAZIO-FASEAK:
Matrikula aurrez aurre egin behar da, onartua izan den ikastetxean.
Onartutako ikasleek matrikula formalizatu beharko dute onarpenean adierazitako epearen barruan. Aurretiko hitzordua eskatu (hitzorduetarako lotura gure webgunean)
Onartutako ikasleek, onartu den epean matrikulatzen ez badira, esleitutako plaza, eta aparteko aldian bakarrik matrikulatu ahal izango dira, plaza hutsak geratzen badira.
Onartutako pertsonen matrikula-aldi arrunta:
- I. fasea, uztailaren 13tik 15era, 14:00etan (uztailaren 11n argitaratutako zerrendetan onartutzat agertzen direnek epe horretan formalizatu beharko dute matrikula)
- II. fasea. Uztailaren 17a (Uztailaren 16an argitaratutako zerrendetan epe horretan onartutzat agertzen direnek uztailaren 17an formalizatu beharko dute matrikula)
- III. fasea, uztailaren 21etik 22ra (uztailaren 18an argitaratutako zerrendetan onartutzat agertzen direnek epe horretan formalizatu beharko dute matrikula)
Ezohiko matrikula-aldia:
Uztailaren 23an eta 24an eta irailaren 1etik urriaren 16ra.