Inicio / Goi maila / Automozioa

Automozioko goi-mailako teknikariaren titulua

(Goi-mailako zikloa)
Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak arloa

Garraioa eta ibilgailuen mantentzea lanbide-arloan enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko Txostenaren arabera.

89.82 %

Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira

Iraupen: 2000h
- Lehen urtea: 990h
- Bigarren urtea: 1010h

Modelo: A - B+ - D

Txanda: Diurno

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Sistema elektrikoak eta segurtasun- eta erosotasun-sistemak.
  • Indarrak transmititzeko sistemak eta errodaje-trenak.
  • Motor termikoak eta horien sistema osagarriak.
  • Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak.
  • Gainazalen tratamendua eta estaldura.
  • Ibilgailuaren egiturak.
  • Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika.
  • Komunikazio- eta harreman-teknikak.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
  • Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
  • Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
  • Modulu arteko proiektua
  • Aukerakoa

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Nire ikasketak amaitzean,

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Lan egin dezakezu: 

Ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean, erauzpe-industrietan, eraikuntzan eta herri-lanetan; ibilgailuen entsegu-laborategietan, ikuskapen teknikoko enpresetan, ibilgailuen egiaztapen, diagnosi eta ordezko piezen fabrikazio, salmenta eta merkaturatzeko sektorean, bidaiarien zein salgaien garraiorako ibilgailuen alokairu-flota duten enpresetan, eta aseguru-konpainietan.

  • Elektromekanikaren arloko burua.
  • Ibilgailu motordunen lantegiko burua.
  • IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna.
  • Ibilgailuen peritu tasatzailea.
  • Ordezko piezen arloko arduraduna.
  • Merkataritza-arloko arduraduna.
  • Karrozeriaren arloko arduraduna: txapa eta pintura.
To top