Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako teknikaria
(Goi-mailako zikloa)
Fabrikazio Mekanikoko arloa
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako zikloko enplegagarritasun-indizea, Confebasken 2022ko azaroko bi urteko txostenaren arabera
Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira
“Ethazin dagoen zikloa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia berriak”
ETHAZI metodologia
Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Interpretazio grafikoa.
- Mekanizatzeko, konformatzeko eta muntatzeko prozesuak definitzea.
- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa.
- Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM).
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoak programatzea.
- Produkzioaren programazioa.
- Fabrikazio-prozesuak gauzatzea.
- Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
- Produktuak egiaztatzea.
- Ingeles teknikoa.
- Enplegagarritasunerako ibilbidea I eta II
- Produkzio-sistemari aplikatutako digitalizazioa
- Ekoizpen sistemari aplikatutako jasangarritasuna
- Modulu arteko proiektua
- Aukerakoa
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Nire ikasketak amaitzean,
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Lan egin dezakezu:
Profesional honek metalak, polimeroak, elastomeroak eta material konposatuak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
- Delineatzaile proiektugilea.
- Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
- Produktuen garapeneko teknikaria.
- Matrizeen garapeneko teknikaria.
- Lanabesen garapeneko teknikaria.
- Moldeen garapeneko teknikaria.
- Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.