Inicio / Espezializazio ikastaroak / Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistemen mantentze eta segurtasunari buruzko espezializazio-ikastaroa (Goi Maila)

Ibilgailu Hibridoen eta Elektrikoen Sistemetako Mantentze eta Segurtasuneko Lanbide Heziketako Masterra

(Goi-mailako zikloa)

Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak arloa

Heziketa Ziklo guztiak DUAL modalitatean ematen dira

Iraupen: 650h
- Lehen urtea: 650h
- Bigarren urtea: -

Modelo: D

Txanda: Diurno

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Segurtasuna tentsio handiko sistemak dituzten ibilgailuetan.
  • Trakzio elektrikoa eta hibridoa ibilgailuetan.
  • Tentsio handiko sistemak, biltegiratzea eta karga elektrikoa.
  • Transmisio-sistemak, galga birsortzailea eta kontrol termikoa.
  • Lantokiko prestakuntza.

Espezializazio-ikastaro hau egiteko, honako titulazio hauetakoren bat eduki beharko da:

  • Automozioko Goi-mailako Teknikaria.
  • Aireontzien Sistema Elektronikoak eta Abionikoak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
  • Pistoi-Motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.
  • Turbina-Motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.

Hala ere, plazarik badago, plazen % 20ra arte onartu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak, lehentasun-ordenaren arabera zerrendatuta:

  1. Lanbide-heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, kasuan kasuko espezializazio-ikastaroan sartzeko titulua ez duten pertsonak, baldin eta ikastaro horri lotutako lanbide-arloan esperientzia dutela egiaztatzen badute.
  2. Dagokion espezializazio-ikastaroan sartzeko ez den Lanbide Heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua izanik, aldez aurreko ezagutza egokiak egiaztatzen dituzten pertsonak.
  3. Lanbide Heziketako teknikari-titulurik ez duten pertsonak, espezializazio-ikastaroa arrakastaz egiteko gaitasuna bermatzen duten aurretiazko ezagutzak egiaztatu ahal dituztenak. Kasu horretan, pertsona horiek espezializazio-ikastaroa egin ahal izango dute, eta probetxuzko gauzatze-ziurtagiri akademiko bat lortuko dute, espezialistaren titulua ordeztuko duena. Titulu hori ezin izango da lortu aldez aurretik Lanbide Heziketako teknikariaren titulaziorik izan gabe.

Honela lan egitea:

  • Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen mantentze-lanen arloko burua.
  • Ibilgailuen mantentze-lanen arloko segurtasun-arduraduna.
  • Ibilgailuen azterketa teknikoko arduraduna.
  • Ibilgailuak hartzeko arduraduna.
  • Ordezko piezen eta diagnosi-ekipoen arloko burua.
  • Ibilgailuen peritu tasatzailea.
  • Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako arduraduna.
  • Ibilgailuekin lotutako ekipoen merkataritza-arloko arduraduna.
  • Karrozeria arloko burua.

Espezializazio-ikastaro hori gainditu dutela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek ibilgailu hibridoen eta elektrikoen ekoizpenaren eta mantentze-lanen sektorean eta automobilen, itsas garraioaren eta aireko garraioaren azpisektoreetan jardun ahal izango dute. Enpresa-sektoreak:

  • Ibilgailuak fabrikatzeko enpresak.
  • Ibilgailuen mantentze-lanak egiteko enpresak.
  • Ibilgailuen multzoen eta azpimultzoen saiakuntza-laborategiak.
  • Ibilgailuen osagaiak fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresak.
  • Ibilgailuak egiaztatzeko, diagnostikatzeko eta haien ordezko piezak egiteko ekipoak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta mantentzeko enpresak.
  • Ibilgailuak alokatzeko ontzidien enpresa operadoreak. g) Ibilgailuen osagarriak instalatzeko enpresak.
  • Zerbitzu publikoetarako ontzidiak dituzten enpresak, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko.
  • Ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko enpresak.
  • Ibilgailuen bateriak mantentzeko eta birziklatzeko enpresak.
To top