Author: Administratzailea

Berriak Berriak Berriak Berriak
Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek Tabakalera bisitatu dute eta José Luis Rebordinosekin elkartu dira
Joan den urriaren 27an, Zuzendaritzari Laguntza heziketa-zikloko bigarren mailako ikasleek irteera instituzionala egin zuten Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen zentrora. Espazio kultural enblematiko honetan zehar egindako ibilbidean, ikasleek aukera paregabea izan zuten José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariaren harrera jasotzeko. Topaketa honi esker, etorkizuneko profesionalek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten nazioarte mailan ospe handiena duen […]
Read more »
Bidebietak bere nazioarteko loturak sendotu ditu Hannoverreko irakasleen bisitarekin, Erasmus+ programaren bidez
/Irailaren 26, 27 eta 28an, eta urriaren 5, 6 eta 7an, Hannoverreko (Alemania) irakasle talde bat izan dugu gurean Bidebieta LHII ikastetxean, irakasleen job shadowing Erasmus+ programaren esparruan. Iraileko azken astean BBS Burgdorf ikastetxeko bi irakasle izan genituen gure artean, eta urriko lehen astean, berriz, BBS Springe ikastetxeko lau irakasle. Bisitari esker, gure ikastetxea eta […]
Read more »
2026/27 IKASTURTEKO ZUZENDARITZA TALDEA
/2026/27 ikasturteko Zuzendaritza taldea aurkezten dizuegu . Gure helburua lidergo irisgarria, gardena eta bikaintasun akademikoarekin, berrikuntzarekin eta hezkuntza-komunitate osoaren ongizatearekin konprometitua eskaintzea da. Beheko Lerroa (ezkerretik eskumara) Esther Perez | Estrategia Zuzendaria, Komunikazio Arduraduna eta Ongizate zein Babeserako Koordinatzailea Zertaz arduratzen da? Ikastetxearen etorkizuneko estrategia diseinatzen du, barne zein kanpo komunikazioa kudeatzen du eta komunitate […]
Read more »
Bidebietako ordezkaria Toledoko Goi Mailako hezkuntzako Erasmus+ KA131 jardunaldietan
Nagore Orue Bidebieta ikastetxeko nazioartekotze-arduradunak Toledon ospatutako Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ KA131 Jardunaldietan parte hartu du berriki. SEPIEk (Hezkuntzaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzua) antolatutako topaketa honek IKASLAN sareko mugikortasun-koordinatzaileak bildu ditu, lankidetza-sareak sendotzeko eta hezkuntza-arloko esperientziak trukatzeko helburuarekin. Lan-jardunaldi hauetan zehar, parte-hartzaileek Europako mugikortasunen kudeaketan sakontzeko aukera izan dute. Jarduera nagusien artean, beste ikastetxe eta erakunde […]
Read more »
ESPAZIO BERRIA: ALBISTE ETA BERRIAK
/Gogo handia genuen hau zuokin partekatzeko! Bidebietan etengabe pentsatzen ari gara nola hobetu eta gure komunitatetik gertuago egon. Hori dela eta, poz handiz jakinarazten dizuegu datorren irailetik aurrera espazio berri bat estreinatuko dugula gure webgunean. Txoko berri hau gure eguneroko albiste, jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenak biltzera bideratuta egongo da. Leiho bizi bat izatea nahi dugu, non […]
Read more »